Hirugarren sektorea


Nafarroan bertan erruz sortutako industriak, txikiak eta ertainak, Altsasu-Iruña-Tutera ibilbidean eta Ebroko Erriberaren ardatzean zehar ageri dira, baina kontuan hartzeko modukoak dira, era berean, enpresa multinazionalen plantak, ekartzen duten enplegua eta balio erantsiagatik, eta bestalde, herrialdeko ekoizpen-egituraren modernizazioa bultzatu dutelako, Foru Komunitateko garapen ekonomikoa ere sustatuz.

Esan bezala, planta horiek, teknologia maila jasokoek, esportaziorako dihardute neurri handi batean, eta pizgarri nabarmena dira Nafarroako ekonomiarentzat, beren jarduera azpisektoreak (autogintza eta ekipo-makinak) herrialdeko garrantzitsuenak baitira. Izen ere, bi azpisektore horiek eta haien ondoren garrantzitsuena den besteak -nekazaritza eta elikagaigintza alorretako industria- Nafarroako industri BEGren erdia baino gehiago sortzen dute.

Ikusten denez, sektoreak jarduera gutxi batzuetan espezializatzeko joera erakusten du, eta laurogeita hamarrekoaren amaiera arte ez da aldaketa nabarmenik antzeman, orduan hasi baita garatzen industria eolikoa, garapen aukera handiak dauzkana.

Jarduera alorrak azterturik, enplegua sortzeko gaitasuna nabarmena izan da azpisektore batzuetan (enpresentzako zerbitzuak, merkataritza eta higiezinen zerbitzuak). Dena den, zerbitzuen alorrean jarduera guztiak hazi dira, batez ere Osasuna, Hezkuntza, Administrazio Publikoak eta Gizarte Zerbitzuak.

external image servicios1.jpg

Komunikabideak eta osasuna

Errepideak

Nafarroako errepide sareak ia 3.600 km ditu, eta horietatik 300 km inguru autopista eta autobideetakoak dira, 434 sare orokorrekoak, 558 Foru Komunitateko sarekoak eta 2.474 eskualde eta toki errepideetakoak dira.
Sare nagusiak egitura erradiala du, eta Iruñetik erkidego mugakideetarantz eta Frantziarantz luzatzen da. Lotura autobia eta autopisten bitartez gauzatzen da Donostia-Frantzia, Gasteiz-Bilbo eta Zaragoza-Bartzelonarekin, eta dagoeneko bukatuak dira Iruña-Lizarra-Logroño ardatza autobia bihurtzeko lanak eta Iruña-Irun-Frantzia errepidea hobetzekoak. Bestalde, Iruña-Jaka-Huesca autobia ere gaineratu zaio sareari, eta era berean, kapazitate handiko bide bat egiteko asmoa dago Iruña-Tutera-Medinaceli-Madril ardatzean.
Komunikazio-bideek duten garrantzi estrategikoaz oharturik, Foru Komunitateak Errepideen Plan Zuzentzaileak garatu ditu, eta gaur egun indarrean dago 2002-2009 Plan Zuzentzailea; izan ere, bide-sare moderno eta seguru bat eratu nahi da, Nafarroa komunikazio-bideen ardatz nagusietako bat izan dadin Penintsula eta Frantzia artean eta Ebroren Ibarrean zehar, era horretan Nafarroako biztanleek irisgarri izanen baitute herrialde osoa, eta errazagoak izanen dira, halaber, inguruko erkidego eta lurraldeekiko harremanak.
external image carretera1.jpgNafarroako errepideek 3.600 km-ko sarea osatzen dute, eta horietatik, ia 300 Km autopista eta autobideei dagozkie.
external image vadeferrocarril.jpgNafarroak trenbide-loturak ditu Madril, Bartzelona eta beste hiri batzuekin.

Trenbideak eta aireportua

Nafarroak trenbide-lotura dauka Madril, Bartzelona eta beste hiri batzuekin, 175 km-ko Zaragoza-Altsasu lineari esker. Gainera, proiektu bat dago Nafarroan Abiadura Handiko barnebide bat eraikitzeko, haren bitartez lotura bat ezarriko bailitzateke Madril-Bartzelona linearekin hegoaldean eta Europako sarearekin iparraldean.
Nafarroako aire bidezko garraioari dagokionez, Noaingo aireportutik, Iruña ondotik, egunean hainbat hegalaldi ateratzen dira Madril, Bartzelona eta beste leku batzuetaraino. Aireportuak inbertsioen plan zuzentzaile bat dauka trafikoaren hazkuntzari aurre egiteko, gaur egun 500.000 bidaiari baino gehiagok erabiltzen baitute urtean aireportua.

Osasuna

Osasun sistema aurreratuenetakoa da Espainiakoen artean. Gure komunitateko osasun zerbitzuek eta, oro har, elkarteek duten egitura egokiari esker, nafarrek bizimodu osasuntsua eta luzea dute. Bizi kalitate ona lortzeko, beharrezkoa da herritarrek ohitura osasungarriak izan ditzaten, gaur egungo medikuntza baliabideen osagarri gisa. Izan ere, osasun sistema publikoak norberari egokitutako zerbitzuak ematen ditu, eta urtean 1.400 euro gastatzen ditu herritar bakoitzeko.
2006-2012 Osasun Planak herritarra du ardatz nagusia eta haren helburuak dira zerbitzuaren kalitatea hobetzea, bai arlo klinikoan eta laguntza arloan zein herritarrak berak dituen itxaropen eta eskubideei dagokienez.
  • Talde-osasuna eta osasun-arazo sortuberriak prebenitzea

  • Prozesukako zainketak, oinarri hartuta ebidentzian oinarritzen diren praktika klinikoko gida adostuak.
  • Erakundearen garapena eta eraginkortasunera eta erantzukidetasunera bideratutako kudeaketa.
  • Zuzentasunera eta hiritarraren asebetetzera zuzendutako jarduerak bideratzea.
  • Sendagaiak eta historia kliniko informatizatua behar bezala erabiltzea.

Turismoa

Ingurune bilduma eta giza arragoa

external image RobledaldeOrgiturismo.jpgOrgiko basoa (Ultzama), Iruñetik 23 kilometrora.
Pirinioetako mendebaldeko muturrean kokaturik eta Frantziarekiko mugakide, Nafarroak leku garrantzitsu bat betetzen du Santiago Bidean, eta unibertsitate eta kultur azpiegitura izateaz gain, aukera apartak eta ugari ematen ditu paisaietan, monumentuetan, etnografian, jaietan eta gastronomian. Horregatik, hain zuzen, Nafarroara etortzen denak era guztietako inguruak eta jendeak aurkituko ditu leku berean, eta desberdintasun horiek askotarikoa egiten dituzte lurralde honetako gizartea, kultura eta ingurumena.
Izan ere, 100 kilometro baino gutxiagoko bidea eginda, Pirinioetako goi mendietatik Errege Bardeara iristen gara, Munduko Biosferaren Erreserba izendatu den leku batera, eta ilargiko paisaiarekin antza duten lur gorri horiek, hain zuzen, maiz aukeratu izan dituzte filmak egiteko. Turismoari begira, ondare aberats hori neurriz erabili nahi da, ingurumena zainduz eta kalitatea irizpide nagusitzat harturik.
Bisitariari egindako eskaintzaren ikuspuntutik, Nafarroak lau turismo-inguru handi ditu (Pirinioak, Iruña eta eskualdea, Erdiko Zona eta Erribera), eta horien inguruan eskualde zehatzak egituratzen dira eta produktu hauek eskaintzen dituzte: hegaztiak behatzea, jarduera mikologikoa. ekojomugak, aintzirak eta uharteak, osasun-turismoa, kirola elurrean, golfa, bide berdeak, Done Jakue bidea, judutegiak, turismo enologikoa, kobazuloak eta kondairak, landa-turismoa eta nekazalturismoa, Nafarroan ikastea, monumentu- eta kultura-baliabideak, txirrindularitza mendiko bizikletan, ehiza eta arrantza, jaiak eta ohiturak eta mendi-ibiliak.

Informazio praktikoa bisitariarentzat: turismo.navarra.es


Hezkuntza eta Ikerkuntza

Orotariko sistema

external image UniversidadPublica.jpgNafarroako Unibertsitate Publikoa.
Nafarroako hezkuntza sistema osatuta eta eskola eskariaren beharrizanetara egokituta dago. Haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateko graduatu ondoko ikastetara arte, tartean ohiko hezkuntza ziklo osoa dela, eta noski, hezkuntza berezia, hizkuntza eskolak, musika eta arte eskolak, eta gizarte bermeko programak ahaztu gabe.
Nafarroako hezkuntzaren balantzeari dagokionez, Espainiako batez bestekotik gora dago, eta Europar Batasuneko herrialde aurreratuenetako parametroetatik gertu dago, aurrerapauso sendoei esker.
Unibertsitatekoak ez diren ikasketak Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak dira, eta hemezortzi urtetik beherakoak eskolatzea dute xede, ikastetxe publiko zein pribatuetan, gurasoek hautatutakoaren arabera. Irakaskuntza pribatuari dagokionez, Foru Administrazioak maila guztietarako diru laguntzak ematen ditu, itunen bidez. Gainera, euskarazko eta euskararen irakaskuntza ere hezkuntza sistemaren baitan dago. Izan ere, euskara Nafarroak berezkoa duen hizkuntza da.
Unibertsitate sistemari dagokionez, berriz, Nafarroak unibertsitate publikoak eta pribatuak ditu. Publikoei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN) daude, Iruñean eta Tuteran. Pribatuei dagokienez, berriz, Nafarroako Unibertsitatea, Opus Deiren korporazio lana. Nafarroan 28.000 bat unibertsitario daude guztira.

Ikerketa

Nafarroa Estatuan I+G gasturik handiena egiten duen erkidegoa da, eta gainera, Europako herrialderik berritzaileenetako bat da. Hala, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, 2008tik 2011ra bitarte 229 milioi euroko inbertsioa eginen dute Nafarroako III. Plan Teknologikoan (II. Planean baino %62 gehiago). Gainera, EBko helburuen ildo berean, BPGaren %3 I+G gastuetarako izan dadin lortu nahi du Nafarroako Gobernuak (bi heren sektore pribaturako).
Nafarroak 12 Teknologia Zentro ditu, eta horietako ikerlanak hainbat arlotan aplikatzen dituzte, hala nola energia berriztagarrietan, automobilgintzan, nanoteknologian, medikuntzan, material berrietan, nekazaritzako elikagaien sektorean, eta abarretan.
  • GARRAIOAK NAFARROAN.


Garraio eta komunikazioen garapenean parte hartzen duten faktoreak hauek dira: Nafarroa Espainia eta Frantziaren artean egotea, komunikazio erraza ematen baitio Europan garrantzi handienekoak diren eremuekin; eta bestetik Nafarroa Euskadirekin, Ebro ibarreko ardatzarekin eta Mediterraneoarekin lotuta egotea.
LURREKO SAREAK.
Autobideak eta autobiak.
Nafarroako autobidea 1979an bukatu zen eta Irurtzun Castejónekin lotzen du (A-15).
1995ean Iparreko Autobia inauguratu zen, Irurtzundik Donostiarakoa.
1998an bukatu zen Sakanako autobia, Irurtzundik Gasteizerakoa.
Nafarroako Errepideak Zuzentzeko 2002-2009 Planak aurreikusten duenez, Iruña-Lizarra eta Iruña-Jaca autobiak eginen dira.
Estatuko errepideen sarea. Egitura erradialekoa, N-121 errepideak Iruña Donostiarekin lotzen du iparrraldetik eta Tutera eta Tarazonarekin hegoaldetik. N-138 eta N-135 errepideek Iruña Frantziarekin lotzen dute. N-240ak Iruña eta Jaca lotzen ditu. N-111ak Iruña eta Errioxa. N-232 eta A-68ak Ebroko ibarrean zeharko komunikabide dira.
Lehen mailako errepide autonomikoak. Eskualdeak elkarrekin komunikatzen dituzten hainbat ibilbide zeharkako dira.

Bigarren mailako errepide autonomikoak. Hiriak tamaina ertaineko jendeguneekineta eskualdeburuekin lotzen dituzten errepideak dira.
Iruñeko sarrera-irteerak eta metropoli eremuko udalekiko komunikazioak asko hobetu dira errondak edo ingurubideak egitean. mendebaldeko ingurubideak A-15 autobia lotzen du Noaindik Berriobeitira. Ekialdeko ingurubideak Noain, Uharte eta Atarrabia lotzen ditu, eta iparrreko ingurubideak Burlata, Berriozar eta Berriobeiti lotzen ditu. Ingurubide horietan asko usutu da trafikoa Iruña inguruetan sortu diren urbanizazioak, industrialdeak eta azalera handiak, aisiarakoak nahiz komertzialak, direla medio.


Iruñeko sarrera-irteerak eta metropoli eremuko udalekiko komunikazioak asko hobetu dira errondak edo ingurubideak egitean. mendebaldeko ingurubideak A-15 autobia lotzen du Noaindik Berriobeitira. Ekialdeko ingurubideak Noain, Uharte eta Atarrabia lotzen ditu, eta iparrreko ingurubideak Burlata, Berriozar eta Berriobeiti lotzen ditu. Ingurubide horietan asko usutu da trafikoa Iruña inguruetan sortu diren urbanizazioak, industrialdeak eta azalera handiak, aisiarakoak nahiz komertzialak, direla medio.


external image 512px-Carreteras_de_Navarra.svg_.png



external image 2109op40b.jpgexternal image 2109op40bb.jpgexternal image images?q=tbn:ANd9GcS5KGxaSDjHjR9dY0fY23TH-tNhao02N8olDUy3348V5Dzotght

AIREZKO SAREA.
Noaingo aireportua Iruñetik 4 kmra dago eta lau karrileko errepide zabal batek lotzen du hiriarekin. 2,5 km inguruko lurreratze pista du, horri esker hegazkinek lur hartu dezakete Iruñean erabateko segurtasunarekin.
Airezko garraioak hazkunde handia izan du bere hastapenetatik (1973an, 30.000 inguru bidaiari) .
Gaur arte (300.000 bidaiari baino gehiago). Horren arrazoiak asko izan dira: aire konpainia berriak ezartzea, hala nola AVIACO eta AIR NOSTRUM, turismoa handitzea, azpiegituretako inbertsioak eta erreformak, zerbitzu berriak abiatzea eta ibilgailu eta hegazkin kopurua ere handitzea. Madril, Bartzelona, Santiago eta Valentziara joateko hegaldi erregularrak daude. Atzerrirako hegaldiak ere badaude, bereziki Alemaniara joateko, eta bai Charter hegaldiak ere urteko garai jakinetan.
TRENBIDE SAREA.
Trenbide komunikazioak aski eskasak dira Nafarroan eta asko hobetu litezke bai salgaien nola bidaiarien garraiorako.
Gaur egun Nafarroako tren lineak hauek dira: Zaragoza-Altsasu, errail bikoa Castejóneraino eta errail bakarrekoa Altsasuraino; Castejón-Bilbo, errei bakarrekoa, eta Madril-Irun, errei bikoa. Burdinbide guztiak argindarrezkoak dira.
Tren komunikazioak hobetzeko Barañain eta Zizur nagusiaren artean geltoki berria egin asmo dago, hein batez Abiadura Handiko Nafarroako Korridorea delakoaren proiektuagatik, ustez 2008rako egonen baita abiatua Iruñerrian; horri esker asko laburtuko da Iruña -Zaragoza - Madril bidea egiteko denbora. Trazadurak segur aski orain dauden bide azpiegituren sareari jarraituko dio, Euskadiko Y delakoarekin lotzeko.
external image situaciontav-jorge.jpg

external image 6013669.jpg

external image 20corredor_1.jpg

external image PEIT2.jpg


http://www.cfnavarra.es/obraspublicas/aerofer/TAV%20CORREDOR.jpg
http://www.cfnavarra.es/obraspublicas/aerofer/TAV%20CORREDOR.jpg
external image images?q=tbn:ANd9GcQ_VwEipFjlPUErFJFiqhgEjS4q0U09uN-TS764QKtZAEL7_aF1

external image logo-elkarlana.gif
AHT gelditu!
Sakanako aht gelditu!
Navarra.es AHT
Nafarroako korridorea





Los transportes en Navarra erderaz


MERINDADEAK testu liburutik:


Zerbitzuetarako eskualdea

Industrializazioak ia ezinbestez lurralde bateko bizilagunak hirien
inguruan kontzentratzea ekartzen du berekin, eta horrek, bestalde, herritar
horiei hainbat zerbitzu espezializatu eskaini beharra ekartzen du
(irakaskuntza, komunikazioak, komertzioa, zerbitzu administratiboak),
mendebaleko gizarte garatuen oso tipikoak -baina ez beti esklusiboak-.
Lehenago ere aipatu dugu nola XIX. mendeko eta XX.aren hasierako
Nafarroak komertzio egitura ahula zuen eta irakaskuntza eskasa, komunikazio
sare oso berrituaren kontrastean. Beste hainbat gauzatan bezala
horretan ere aldaketa izugarria izan zen mendean zehar. Aski da
esatea 1990 inguruan langile populazioaren erditsua “zerbitzu” horietan
aritzen dela, mende erdia lehenago ez baitzuten esateko moduko
garrantzirik nafarren bizitza ekonomiko eta sozialean.
Komunikazioei dagokienez, mende hastean aurreratuak ginen gainerako
Espainiarekiko, eta eutsi eginen zaio abantaila horri hurrengo ha-
markadetan; errepide sarean, adibidez, bikea azken herriraino iritsi zen.
Baina biderik modernoenak hirurogeita hamarreko hamarkadara arte ez
ziren egin. 1974an Nafarroako Autobidearen lanak hasi ziren, Castejonen
Ebroko autopistarekin batu eta printzipioz Gizpukoarekin lotura
egiteko. Baina Irurtzunen geratu ziren lanak eta laureogeita hamarreko
hamarkadara arte ez zen Iparreko autobidea (polemika politiko eta ekologiko
latzak lagun) iritsi Gipuzkoara (Adoainera) eta kontinenteko komunikazio
bide handietara. Hamarkada horretan Sakanako autobia ere
egin zen, Arabarekin eta Gaztela-Leonekin lotzeko. Hegazkin bidezko
garraioa ere berandu iritsi zen. Noaingo aireportua 1973an hasi zen hegaldi
erregularretan, Iruña Bartzelonarekin eta Madrilekin lotuz.
Tren bidezko trafikoa, aldiz, bere hartan geratu zen eta bai atzeraka
hasi ere goiz aski. Pixkanaka bide meharreko trenbide guztiak kendu
ziren. 1953an Plazaola kendu zen (Iruña-Donostia); handik bi urtera Irati
ere bai, 1911tik Iruña eta Zangoza lotzen zituena, 1906an sortua
Agoizko fabrikak produzitzen zituen materialak garraiatzeko. 1955ean
Cortes-Borja linea ere kendu zen, XIX. mendean sortua, eta 1956an Bidasoako
trenbide ere bai, 1916tik Irun eta Elizondo lotzekoa. Azken egin
zen bide meharreko trenbidea, Vasconavarro delakoa, 1927an Gasteiz
eta Lizarra lotu zituena, 1967an gelditu zen. Tarazona-Tutera linea mantendu
zen bakarra, baina zabaldua eta Renfek beretua. Renfe 1941ean
sortu zen sarea nazionalizatzean (bide meharrekoa konpainiak salbu).
baina nazionalizazio horrek ez du inolaz ekarri Nafarroako sarea gehitzerik,
Altsasua-Iruña-Castejón-Cortes lerroa baizik ez baitu estaltzen
gaur ere, XIX. mendean egin zen lehenbiziko lerroa hain zuzen.
Horren aurkez, autobus lerroak 1910ean hasi ziren (Iruñetik Lizarrara
eta Baztanera); tranbia zerbitzua egon zen Iru.ean 1911tik eta Atarrabiarainoko
autobusa urbanoak ere bai 1911tik (“villavesak”) 1929tik.
Iruñak, halaber 1912an izan zuen lehenbiziko telefono sare baten
proiektua, nahiz zenbait erakunde ofizialek zenbait urte lehenagotik
zeukaten telefonoa.
Merkataritza.

Komunikazioen modernizazioak, automobilak normal erabiltzeak
hirurogeigarren hamarkadatik aurrera, eta oro har bizimoduaren aldaketak
garrantzia kendu zien herrietako feria eta merkatuei. Ez ziren desagertu,
eta batzuek beren eskaintza berritzen ere jakin dute, baina gaur
egun familien eguneroko erosketa dendetan, supermerkatuetan eta are
hipermerkatuetan egiten da, eta industrien erosketa, berriz, nazio mailako
edo nazioarteko eremuetan. Badira, hala ere, zenbait azienda feria
(Auritzen) eta soro lanetarako makinena ere bai (Tafalla) eta bai asteroko
janari edo arropa merkatu batzuk, batzuk oso berriak (Iruñeko mercadillo
delakoa), sektore horrek Nafarroako komertzioan garai batean
izan zuen garrantziaren oroigarri.
Iruñean biltzen da komertzio jardun hori gehiena, populazioz tokatuko
zitzaion baino askoz handiagoko neurrian gainera. Beste hainbeste
gertatzen da administrazioaren zerbitzu publikoekin ere, Iruñean
kontzentratuta baitaude, Iruñeko Udalaren menpeko eta batez ere Nafarroako
Gobernuaren menpeko langileak direla medio, jakina, Nafarroak
hezkuntza eta osasun arloko eskumenak beretzean franko ugaldu
baitira administrazioko langileak.
Osasunaren arloan, izan ere, beste inon baino handiagoko aurrerapena
izan da. Mende hasieratik bertatik hainbat ospitale sortzen dira,
beren garairako aski modernoak, hala nola Tafallako ospitalea, 1922an
inauguratua eta tafallarren diru emaitzekin eraikia. Egun haietan bertan
Diputazioak ospitale handi bat finantzatu zuen Iruñean, hiri guztiaren
eta Iruñerriaren premia guztiak berdintzeko eta bai gainerako Nafarroatik
etorritako eriei ere kasu egiteko ere. Hiriaren zentrotik urruti eraiki
zen -orduan urruti alegia-, Barañaingo mugan, eta orduko osasun
arauekin bat. Medikuntza eta farmazia fakultateek eta Clínica Universitaria
delakoak (1964), denak Universidad de Navarraren menpekoak,
are gorago eragin zioten hirurogeigarren hamarkadan Nafarroaren osasun
zerbitzuen mailari. Gizarte Segurantza eta haren osasun zainketa
populazio osoari zabaltzea ere ikaragarrizko pausoa izan zen. Iruñeko
Virgen del Camino ospitalea (1962) eta Tuterako eta Lizarrako ospitaleak
erakusburu onak dira Nafarroako eriek jasotzen duten tratamenduaren
kalitatea agertzeko, eta bai anbulatorioen eta tokian tokiko
osasun etxeen sarea ere.